lunes, 1 de octubre de 2012



Adiskide bat bazen
orotan bihotzbera
poesiaren hegoek
sentimenduzko bertsoek
antzaldatzen zutena.

Plazetako kantari
bakardadez josia
hitzen lihoa iruten
bere barnean irauten
oinazez ikasia...ikasia

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina
mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina
mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.
Hesia urraturik
libratu huen kanta
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske sentitu nahirik.

Azken hatsa huela
bertsorik sakonena
inoiz esan ezin diren
estalitako egien
oihurik bortitzena... bortitzena

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina
mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina
mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.

miércoles, 26 de septiembre de 2012

haizea bezala
eskuen artetik
ihes egiten duzu,
eta momentu baten
galduta bakarrik
hustuta uzten nauzu

behar dudanetan ezin naiz babestu zure besoetan
baina badakit hor zaudela izkutatuta nire bihotzean
zure irrifarra gogoan ezin ahaztu eta ezin ikutu
zergatik ez zauden nirekin,ezin dut jasan,ezin dut ulertu

milaka arrazoi
korrika hasti ta
inoiz ez gelditzeko,
itxaropen hitzek
ez dute balio
zu berriz sentitzeko

behar dudanetan ezin naiz babestu zure besoetan
baina badakit hor zaudela izkutatuta nire bihotzean

eta agertzen zara
laboan kantu zaharretan
eta lapatzako olatu bortitzetan
ez zaitut inola berriz galdu nahi laztana
baina goizeko ilargia bezala
nigandik urruntzen zara

domingo, 23 de septiembre de 2012

IZARREN HAUTSA

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,
lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.